Bi karabela portuges agertu dira Zurriolan
Zurriolako hondartzan bi karabela portuges agertu dira gaur goizean, hilak 12, eta protokoloa aktibatu du udalak. Hain zuzen ere, bandera horia eta marmoken bandera zuria jarri dituzte. Bestalde, arratsaldean, beste bat antzeman dute Ondarretan, Loretopearen inguruan, eta ez da ziztadurarik izan; bandera horia jarri dute gune horretan. Eguraldia dela eta, jende gutxi dabil hondartzetan, eta, beraz, eragozpenak ez dira handiak izaten ari.
Iaz egin zuten moduan, udala FCC enpresaren ontzia erabiltzen ari da Donostiako kostaldean sartzen diren animaliak uretan jasotzeko, hareatzeetan amaitu ez dezaten. Era berean, sorosleek ziztadak artatzen badituzte, bandera zuria jartzen dute.