Joseba Barandiaran omendu du EH Bilduk
46 urte bete ziren atzo, hilak 11, Espainiako Poliziak Joseba Barandiaran gazte astigartarra Donostian hil zuenetik, eta EH Bilduk omenaldi xumea egin zion. Lore eskaintza txiki bat egin zuten udalak 2021ean haren omenezko plaka bat jarritako lekuan, hain zuzen ere, Barandiaran hil zuten lekuan, San Bartolome kalean.
1978ko uztailaren 11an, Joseba Barandiaran Urkola gaztea, tiro batez hil zuen Espainiako Poliziak. 1978ko sanferminetan, uztailaren 8an, Iruñeko zezen plazan izandako liskarretan German Rodriguez gaztea hil zuten tiroz, eta beste hamaika pertsona zauritu zituzten. Manifestazioak eta grebak zabaldu ziren Euskal Herrian. Hiru egun beranduago, Donostian egin zen German Rodriguezen hilketa salatzeko manifestazioan zegoen Barandiaran. Aldapeta eta San Bartolome kale artean hil zuten tiroz 19 urte besterik ez zituela.
1978ko uztailaren 11n Espainiako Poliziak Joseba Barandiaran hil zuen tiroz, German Rodriguezen hilketa salatzeko protestetan parte hartzen ari zela.
— EH Bildu Donostia (@ehbildudonostia) July 11, 2024
🌹Recordamos a Joseba Barandiaran, víctima de la violencia policial de los sanfermines del 78.
Egia, justizia eta erreparazioa. pic.twitter.com/ZchFUkYSBZ