Kaiko kuadrillen 'desapiyua'
Beren indarrak neurtu dituzte kaiko kuadrillek 'desapiyuan'; lokotxetan eta sokatiran aritu dira, beste batzuen artean.
Badoaz aurrera kaiko Karmengo jaiak, eta desapiyua-n neurtu dituzte beren indarrak bertako kuadrillek, gaur goizean. Atzo gaueko jai giroaren ostean, gogoz esnatu eta herri kirolak egin dituzte karpan. Lokotxetan eta sokatiran aritu dira, besteak beste.
Jende gutxi batu zaien arren, aurrera egin dute aurtengo desapiyua-rekin; eguraldia lagun izan dute, baina karpan egin dituzte jolas gehienak. Adin desberdinetako bi kuadrillatan banatu dira parte hartzaileak, eta indarrez eta gogoz egin dute jolas, aurkariak irabazteko. Auzoko jendea ere gerturatu da eurak ikustera, baita bertatik pasatzen ari den jendea. IRUTXULOKO HITZAk argazki galeria osatu du han bizitakoarekin.