Sergio Gomezen fitxaketa ofizial egin du Realak
Joan den astetik jakina bazen ere, Realak ofizialki baieztatu du Sergio Gomez jokalariaren fitxaketa. Klub txuri-urdinak bederatzi milioi euro inguru ordaindu dizkio Manchester Cityri Badalonako (Herrialde Katalanak) jokalariarengatik —etorkizuneko salmenta hipotetiko baten %25eko plusbalioa gorde du klub ingelesak—, eta Gomezek 2029-2030eko denboraldiaren amaierara arte sinatu du Realarekin.
✍ @sergiogm_10, Realaren lehen fitxaketa.
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) July 12, 2024
Benvingut zure etxe berrira, Sergio! 🏠#SergioTxuriUrdin pic.twitter.com/YNeo5jp8Nz
Ezker hegalean jokatzen du Gomezek, bereziki atzelari gisa, baita erasoan ere ona da. 23 urte ditu, eta, gaztea izanik ere, futbolean ibilbide luze samarra darama. Trajana, Badalona eta Espanyol taldeetan ibili ondoren, Bartzelonako haztegiarekin bat egin zuen 2010ean. Gerora, ordea, Alemaniako Borussia Dortmund, Espainiako Huesca eta Belgikako Anderlech taldeetan aritu zen. 2022an Ingalaterrako Manchester Cityk fitxatu zuen, eta han egin ditu azken bi denboraldiak. Pep Guardiolaren aginduetara minutu gutxi jokatu ditu.