Desfile militarrik gabeko Karmengo jaiak aldarrikatu dituzte
Karmengo jaien bueltan, Karmengo Ama Birjinaren egunean (hilak 16), Espainiako Itsas Komandantziak desfile militarra antolatu ohi du Donostian, eta hori salatu du Alde Zaharreko Gazte Asanbladak (AZGA).
“Desfile militarrik gabeko jaiak” aldarrikatu dituzte: “Itsas Komandantziak antolatzen duen desfile hori, Euskal Herriaren okupazio eta asimilazio prozesuaren goraipamena izanik, onartezina da. Horregatik, indar okupatzaileen presentzia problematizatu eta desnormalizatzearekin batera, indar okupatzailerik gabeko Euskal Herriaren alde antolatzeko deia luzatu nahi diegu gainontzeko auzo eta herrietako gazteei! Kaia gurea da! Jaia gurea da! Alde hemendik!”.