Giro ederrean bazkaldu dute kaiko Karmengo jaietan
Karmengo jaietan bete-betean murgilduta daude kaian, eta, gaurkoan, eguraldia lagun, jai giroaz gozatzen ari dira auzotarrak. Goizean artisau azoka jarri dute jai gunean eta Parte Zaharreko kaleetatik kantujiran giro ederrean abesten aritu ostean, herri bazkari jendetsua egin dute. Paella janaz disfrutatuta, indarrak hartu dituzte, arratsaldeari eta gauari aurre egiteko.
Jarraian, herri bazkariko irudi bilduma ikusi dezakezue: