Emakume zaintzaileen «aisia eta denbora librea» aldarrikatuko dute igandean
Euskal Herriko hainbat kolektibo feministak bultzatuta, zaintza eta etxeko langileen aldeko egitasmoa egingo dute igande eguerdian. Zehazki, zainketa lanak egiten dituzten emakume ororen zainketa propioa, aisialdi eskubidea eta denbora librea defendatuko dute hilaren 21erako antolatu duten ekimen aldarrikatzailean.
Sare sozialen bitartez iragarri dutenez, Bulebarreko kioskoan bilduko dira Euskal Herriko hainbat txokotatik iritsitako emakumeak, eta handik, Groserako bidea hartuko dute, mobilizazioa Zipotz jaietako herri bazkarian amaitzeko.