Estibaliz Tello izango da Gipuzkoa Merkatariak federazioko presidente berria
Estibaliz Tello, Gipuzkoako Zapatagintza Elkarteko burua, izendatu dute Gipuzkoa Merkatariak federazioko presidente. Donostiako Calzados Tello establezimendu historikoaren laugarren belaunaldia ordezkatzen du bere ahizparekin batera, eta Euskomer hiru euskal federazioen elkarteko presidente ere izan da 2019-2023 ekitaldian.
Federazioak astearte honetan jakitera eman duenez, Zuzendaritza Kontseiluak aho batez berretsi zuen presidente berriaren izendapena: “Tellok merkataritza sektoreari buruz duen ezagutza eta esperientzia funtsezkoa da federazioak helburu berriak lortzen jarrai dezan”. Izendatua izan ondoren, eta bere aurreko lana eta dedikazioa eskertu ondoren, 92 urteko historia duen federazio baten ordezkari izatearen harrotasuna eta erantzukizuna adierazi ditu Tellok.
Esan duenez, bere gain hartu du erantzukizuna, “entzute aktiborako konpromisoarekin” eta “erakundeekin etengabeko elkarrizketa” izateko helburuarekin. Denboran jarraitutako politikekin eta garrantzi ekonomiko eta sozialari egokitutako aurrekontu batekin plan integral bat zehazteko beharra adierazi du presidente berriak. Erreleboak duen garrantzia ere azpimarratu du.