Mozorrotuta ere badakite kukañan ibiltzen kaian
Askotariko mozorroak ikusi ahal izan ziren Karmen eguneko kukañan kaian.Aratz Garcia Zaldua Atzo, Karmen egunean (hilak 16), bukatu ziren kaiko Karmengo jaiak, baita giro ederrean bukatu ere. Aita Mariri omenaldia eta urteroko itsas prozesioa egin zuten goizean, eta, ondoren, eguerdian, jaietako jarduera arrakastatsuenetako bat egin zuten: kukaña.
Aurreko egunetan helduen zein haurren kukañak egin ostean, bereziena egin zuten asteartean: mozorro kukaña. Askotariko mozorroak ikusi ziren eta haur, gazte zein helduak saiatu ziren kukañaren puntako ikurrin preziatua harrapatzen.
Jarraian, Aratz Garcia Zaldua argazkilariak egindako irudi bilduma ikusi dezakezue:


