Atzeratu egin dute Musika Parkean jaialdia
Parkeak, piknika eta zuzeneko musika batzen dituen Musika Parkean jaialdiak bertan behera utziko ditu larunbat eta igande honetarako Gladys Enea parkean eta Miramar jauregiko lorategietan aurreikusita zeuden kontzertuak.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, abuztuaren 24an eta 25ean izango da jaialdia parke berdinetan, Gladys Enean eta Miramar jauregian, musikari gonbidatuen kartel berarekin eta ordutegi berean, 18:00etatik 22:00etara.
Sasha Smith, Suite Seda, Aria, Lipe Court, Euskorleans, Dixieland Band, Noir Socha, Disco Bambinos eta Bigott artistak dira kartelaren parte.