Easo eta San Bartolome kaleak aldatuko dituzte metroaren lanen ostean
Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko Sailak, Euskal Trenbide Sarearen (ETS) bitartez, Easo eta San Bartolome kaleen urbanizazio lanak lizitaziora atera ditu, baita Donostiako Xabier Zubiri plazarena ere. Ohar batean zehaztu duenez, metroaren lanak amaituta, bi espazio horiek goitik behera aldatuko dira. Besteak beste, espaloiak handitu, errei berriak eraiki eta atsedenlekuak eta landaredia sortuko dute “ingurune irisgarriago, seguruago eta jasangarriago” bat sortzeko. Era berean, adierazi dutenez, herritarrentzat “erakargarria eta erabilgarria” izango den espazio bat sortzeaz gain, oinezkoak lehenetsi eta ibilgailu pribatuentzako espazioa murriztea helburu dute eremu berri horiek.
Lizitazioaren zenbatekoa 1,8 milioi euroko inbertsioa du eurokoa, bi lotetan banatuta. Lehenengoak, 1,1 milioi euro eta 10 hilabeteko exekuzio epea du— Easorena eta Xabier Zubirirena da— eta bigarrenak, berriz, 728.000 euro eta 4 hilabete—San Bartolomerena—.
Xabier Zubiri eta Easo
Lehen lotearen jarduera eremua Xabier Zubiri plazan eta Easo kalean dago. Berrurbanizatu beharreko plazako espazio publikoak triangelu forma du, eta Easoko tarteak, berriz, San Martindik Askatasunaren Hiribiderainoko tartea hartzen du. Urbanizazio proposamen berriaren abiapuntua Zubieta kaleko galtzadaren trazadura aldatzea da, Xabier Zubiri plazako espazio publikoa handitzeko eta topora sartzeko kanoia inguruarekin egokitzeko.
Horretarako, hiru sarbide nagusi sortuko dira plazan: zebrabide bat Askatasunaren hiribiderantz, beste bat hondartzarantz, Zaragoza plazaren ondoan, eta azken sarbide bat Easo eta San Martzial kaleetara. Azken horretan, asfalto inprimatua aldi berean duen galtzada altu bat eratuko da, oinezkoa galtzada horretatik igaroko diren autobus eta taxien aurretik lehenesteko, horrela pasabide “zabal eta seguru” bat lortzeko. Era berean, alboetan espaloiak zabaldu eta atsedenlekuak sortuko dira, lorezain bankuekin.
San Bartolome
San Bartolome kalearen egoera desberdina da, leku mugatuagoa baita. Nolanahi ere, egungo lanak aprobetxatu nahi dituzte espazioa berriz antolatu et anorabide bakarreko autobus errei bat sortzeko. Hala, autoentzako bigarren errei bat eraikiko dute norabide bakarrean, zamalanetarako gune bat egokituko dute eta espaloiak nabarmen handituko dira, oinezkoei leku gehiago eskaintzeko; atseden hartzeko guneekin eta landarediarekin, besteak beste.