Anoeta izan daiteke 2030ko munduko futbol txapelketako estadioetako bat
Espainiako Futbol Federazioak hamaika futbol zelai hautatu eta aurkeztu dizkio FIFAri, eta horien artean dago Donostiakoa.
2030eko munduko futbol txapelketa Espainia, Portugal eta Maroko artean jokatuko da. Hori dela eta, hilaren 31n, Espainiako Futbol Federazioak txapelketa hartuko duten futbol zelaien zerrenda aurkeztuko dio FIFAri. Azkenik, hamaika dira aukeratu dituzten estadioak, eta horien artean dago Anoeta.
Gainerako futbol zelaiak hauek dira: Santiago Bernabeu (Real Madril), Metropolitano (Atletico Madril), Camp Nou (Bartzelona), Cornella-El Prat (Espanyol), San Mames (Athletic), Riazor (Deportivo), Romareda (Zaragoza), Cartuja (Sevilla), Rosaleda (Malaga) eta Kanaria Handiko Estadioa (Las Palmas).
FIFAk zerrenda ontzat jotzen badu, hiru zelaik beharrezko erreformak egin beharko dituzte. Anoeta ez dago horien artean, prest dagoelako munduko txapelketa bat hartzeko.