Lau denboraldi egin ditu Mike Carlson jokalari estatubatuarrak Gipuzkoa Basketekin, guztira 103 partida jokatuz. Ordea, saskibaloi profesionala uztea erabaki berri duela jakinarazi du klubak.
Gaineratu dutenez, Carlson “funtsezko zutabea” izan da Donostiako taldearentzat. Erakutsitako “ahalegin eta dedikazioagatik” eskerrak eman dizkiote, 2016-2017 denboraldiaz geroztik “gipuzkoar bat gehiago” izan delako.