Karabela portuges batek haur bat ziztatu du Kontxan
Pertsona bat zauritu zen Kontxako hondartzan atzo, karabela portuges batek ziztatu ostean. Zauritua 10 urteko haur bat da, eta ziztadaz gain, ez zuen ondorio larriagorik izan. Sorosleek zauria garbitu eta artatu zioten, eta gurasoei zauria zaintzeko eskatu zieten, besterik gabe. Ziztada horrez gain, lau karabela portugesa atera zituzten Kontxako hondartzatik.