Rukula, Eraul eta beste hainbat arituko dira Trinitate plazan, Piraten eskutik
Astebete irauten du Aste Nagusiak, eta astebeteko egitaraua hartuko du Trinitate plazak aurten ere, Donostiako Piraten eskutik, abuztuaren 10etik 17ra.
Abuztuaren 10ean, larunbata, emango diete Piratek jaiei hasiera Trinitate plazan, Rukula taldearen kontzertuarekin. Igandeko (abuztuak 11) eguerdian jarraituko du jaiak, 15:30ean, mus txapelketarekin, eta Dultze Meneo DJ-ak girotuko du gaua. Astelehenean (abuztuak 12) Andoni Oilokiegiren txanda izango da, eta Ariarena, asteartean (abuztuak 13). Asteazken arratsaldean (abuztuak 14) bertso saioa egingo dute, eta punta-puntako bertsolariak igoko dira Trinitate plazako oholtza gainera: Amets Arzallusek, Uxue Alberdik, Joanes Illarregik eta Beñat Gaztelumendik beteko dute plaza kantuz. Gai jartzailea, ordea, Unai Gaztelumendi izango da. Gauean, La Jodederaren erritmora dantzatuko dira bertaratzen direnak.
Ostegunean (abuztuak 15), ostiralean (abuztuak 16) eta larunbatean (abuztuak 17) kontzertuak egongo dira, soilik: Rudiger eta Vincent Bestaven, Eraul eta Elene eta Anuk arituko dira, hurrenez hurren. Aste osoko kontzertuak 23:05etan izango dira, eta, gainera, afariak ere eskainiko dituzte, egunero, abuztuaren 15ean eta 17an izan ezik. 20:00etatik aurrera izango da hori.