Zezenketen aurkako manifestazioa egingo dute abuztuaren 10ean
Zezenketen aurkako manifestazioa egingo dute Aste Nagusiko lehen egunean, abuztuaren 10ean, Plataforma Antitaurinoak antolatuta. Manifestazioa 18:00etan aterako da Bulebarretik, zezenketetan animaliek pairatzen duten indarkeria salatzeko eta gaitzesteko.
Iaz, udal gobernuaren “pasibotasuna” salatu zuen plataformak, “udalak aukera baitu bere jabetzakoak diren aretoak egoki ez deritzon ekitaldietarako ez alokatzeko”. Hori dela eta, zezenketak ahalbidetzea “alkatearen borondatea” dela uste du plataformak.