Karabela portugesen presentzia ez da gutxitu
Donostiako Udalak karabela portugesen beste ziztada baten berri eman du. Zurriola hondartzan gertatu da, Sagues inguruan. Ziztaturiko pertsona 6 urteko neska bat da, eta lekuan artatu dute. Horrekin batera, inguru hartako itsas eremua garbitu dute.