Swingtronics, North Mississippi Allstars, Les Amazones d’Afrique, El Columpio Asesino eta beste, gaurkoan
Laugarren eguna du 59. Jazzaldiak, eta kontzertu ugariz gozatzeko aukera izango da Donostian gaur ere. Eguerdiari dagokionez, 12:00etan Swingtronics taldearen kontzertua izango da Tabakaleran eta 12:30ean, David Sanchoren eta Juan Saizen kontzertuak izango dira Viktoria Eugenia antzokian.
Arratsaldean, kontzertu sorta interesgarria izango da. 18:30ean emango zaie hasiera arratsaldeko kontzertuei, eta ordu horretan, John Zorn (Kursaal) eta Musika eta Dantza Eskola Big Band (Frigo gunea) entzuteko aukera izango da. Bestalde, Marcin Masecki Trio izango da Fnac gunean.
Ordubete beranduago, 19:30ean, Federica Michisanti Quartet izango da Chillida Lekun eta The Fake Cousins Nauticoolen. 20:30etan, berriz, beste bi proposamen daude gaurkoan: Iñar Sastre (Frigo gunean) eta North Mississippi Allstars (Fnac gunean).
Gauean, 21:00etatik aurrera, beste hainbat aukera izango dira musikaz gozatzen jarraitzeko. Trinitate plazan, Marco Mezquida eta Gregory Porter izango dira 21:00etan, eta ordu berean, Jazzaldiko egitarauaren barruan, Carole Alston izango da Irungo Juncal plazoletan. Keler gunean, Les Amazones d’Afrique taldea izango da, 21:00etan hau ere.
22:00etan, Nacho Soto Trio (Frigo gunea) eta Oscar Garrido Quintet (Fnac gunea) izango dira. Eta 23:30ean, El Columpio Asesino taldea igoko da Keler guneko oholtzara, Jazzaldiko egitaraua, gaurkoz, ixteko.