Femmm & Band, Gregario de Luxe, Nhil eta Chill Mafia, gaurko proposamenen artean
                    Gregario de Luxe taldea entzuteko aukera izango da gaur Frigo gunean.Jazzaldia                Bukatzen ari da aurtengo Jazzaldia, baina amaiera baino lehen, kontzertu ugari entzuteko aukera dago oraindik ere. Gaur, 11:00etan, Julio Resende pianista izango da, San Telmo museoan. Eta 12:30an, bi proposamen daude gaurkoan: Marcelo Escrich Silent Quartet eta Martin Leiton Quartet (Viktoria Eugenia antzokian) eta Carole Alston (Chillida Lekun).
Arratsaldeko kontzertuak 18:30ean hasiko dira. Ordu horretan, John Zorn izango da Kursaalen gaur ere, eta Femmm & Band taldea izango da Frigo gunean, ordu berean. 19:30ean, The Fake Cousins izango dira Nauticoolen. Eta pixka bat beranduago, 20:00etan, Gregario de Luxe taldea igoko da Frigo guneko oholtzara. Ordu horretan beste aukera bat ere badago, Les 4 Saxes & Co izango baita Fnac gunean.
Gaueko eskaintzari dagokionez, 21:00etan, Scofield Holland Duo eta William Parker Quartet izango dira Trinitate plazan. Ordu berean, Keler gunean, North Mississippi Allstars taldearen musika entzun ahal izango da. 22:30ean, beste bi proposamen: Nhil (Frigo gunean) eta Pere Bujosa Trio (Fnac gunean).
Larunbata ixteko, 23:30ean, Chill Mafiarekin gozatzeko aukera izango da Keler gunean.
								
								
							
					
		        	

