Robin Le Normandek ez du Realean jarraituko
Realak eta Atletico Madrilek akordioa lortu dute aurrerantzean Robin Le Normand futbolariak Madrilgo taldean joka dezan. Akordioa hurrengo egunetan sinatuko da, Le Normand udako oporretatik itzultzen denean.
Le Normand (Pabu, Frantzia, 1996) 2016an iritsi zen Zubietara eta, Realeko bigarren taldean bi denboraldi eman ondoren, hirugarrenean debuta egin zuen lehen taldearekin. Realak nabarmendu duenez, bere hazkundea “izugarria” izan da: 221 partida ofizial jokatu ditu txuri-urdin gisa, eta La Cartujan (Sevilla, Espainia) lortutako Errege Kopa darama bere palmaresean.
“Beti gogoratuko dugu bere sakrifizioagatik eta gaur egun den futbolaria izatea ahalbidetu dioten koloreekiko erakutsi duen esker onagatik”, adierazi du Realak.
💙 2016an iritsi zen Zubietara. Hazkundea izugarria izan da. 221 partida ofizial jokatuta txuri-urdin bezala eta La Cartujan lortutako Kopa izango du betirako bere palmaresean. Beti gogoratuko dugu bere sakrifizioagatik. Zorte on, Robin.#WeareReal pic.twitter.com/Ia5nPrPJh9
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) July 27, 2024