Andy Criere surflaria Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu da
Teahupo’oko (Tahiti) olatu beldurgarrietan ez da ondo moldatu Andy Criere surflari donostiarra. Bigarren kanporaketan, Criere lehiaz kanpo utzi zuen Alan Cleland mexikarrak. Bitxikeria gisa, Clelanden entrenatzailea Julen Lasa zarauztarra da.
Lehen olatu onenari esker, Clelandek 8,5eko puntuazioa lortu zuen eta aldea handitzea lortu zuen bigarren olaturik onenean 6,67ko emaitza lortuta. Bestalde, Crierek 2,5eko puntuazioa lortu zuen bere lehen olaturik onenean eta 1,93koa bere bigarren olaturik onenean.