Haur baten aulkian pilatutako erlebatza batek jendearen arreta piztu du Kontxan
Erlezaina Kontxan, haur baten aulkitik erlebatza bat kentzen, atzo.Joseba Parron Erlebatza bat pilatu zen atzo haur baten aulkian, Kontxako hondartzan. Horrek inguruko jendearen arreta piztu zuen, eta aulkiaren inguruan elkartu ziren. Gertaturikoa jakin ostean, udaltzainak bertaratu ziren hondartzara, eta erlezain bati deitu zioten. Azkenean, erlezainak lortu zuen erleak aulkitik kentzea.


