XII. Sebastiane Latino sarirako hautagaiak jakinarazi dituzte
Azken urteotan egin duten moduan, “sexu eta genero aniztasuna ondoen adierazten dituen film latinoamerikarra” aitortuko du Gehituk 72. Donostiako Zinemaldian. Jakinarazi dutenez, lau film izango dira XII. Sebastiane Latino saria irabazteko hautagaiak.
“LGTBQIA+ komunitateek familia moten bilakaerari, sexu harremanei eta sexu lasaitzeari egindako ekarpena irudikatu nahi duten lanak” aukeratu ditu hautaketa batzordeak; hamazazpi proiektu ikuskatu dituzte guztira, eta hauek dira lau finalistak: Los amantes astronautas (Marco Berger), Reas (Lola Arias), Baby (Marcelo Caetano) eta Vera y el placer de los otros (Federico Actis eta Romina Tamburello).
Abuztuan jakinaraziko dute sariaren irabazlea, eta Zinemaldian banatuko dute, irailaren 20tik 28ra bitarte, LGTBIQA+ Iberoamerikako Zinema Jaialdien X. Topaketaren baitan.