Caldereria Pasajes enpresak berrituko du Kontxako baranda
Donostiako Udalak Caldereria Pasajes enpresari adjudikatuko dio Kontxako baranda berritzeko lana. Hiriko gune enblematikoa berritzeko prozesuaren bigarren fasea da honako hau.
Hiri Mantentzeko zinegotzi Carlos Garciak adierazi duenez, “lan horiek Cadizen kokatutako enpresa bati adjudikatu zitzaizkion, baina, azkenean, hark uko egin dio baranda ataltzeari; horregatik, berriro egin da administrazio prozedura, presaz, eta kontratua Caldereria Pasajes enpresari adjudikatu zaio; beraz, azkenean enpresa horrek egingo du lan hori”.
Kontratu berriak 52.016 euroren aurrekontua du, eta baranda zatiak ataltzeko lanak kontratua gauzatu eta zortzi asteren buruan egin beharko dira.
Barandaren 190 modulu ataldu eta prestatuko dira, eta, ondoren, udal biltegira eramango dira horiek denak. Behar bezala enbalatuta, interesa dutenen eta eskabidea aurkezten dutenen artean zozkatuko dira, horretarako deialdia eta iragarpena egin ondoren. Zozketa, seguruenik, udazkenean egingo da.