Hiriko hiru eraikinetan eguzki plakak jartzea onartu du udalak
Donostiako Udalak baimendu du autokontsumorako hiru eguzki instalazio fotovoltaiko kolektibo instalatzea, legeztatzea eta martxan jartzea. Proiektuan aurreikusten diren instalazioak Loiolako Erriberako Ikasbide ikastetxean, Parte Zaharreko Orixe Ikastolan eta Zmare ostalaritza establezimenduan jarriko dituzte.
Adjudikazioaren aurrekontua 139.860 eurokoa da, eta hiru sailetan banatu dute, eraikin bakoitzarentzat bat. Obra bakoitza egiteko zortzi hilabeteko epea ezarri dute.