Miriam Arrillaga Belokik irabazi du 'Plazandreak' saioko lau eta erdiko finala
Atzo amaitu zen Euskal Telebistak ematen duen ‘Plazandreak’ saioko hirugarren denboraldia, eta Miriam Arrillaga Beloki Zubietan bizi den aginagarrak irabazi zuen txapela, lau eta erdiko final handian. Miren Larrarteren aurka jokatu zuen, euren artean bost tantoko aldea utziz: 18-13 izan zen azkeneko emaitza, Arrillaga gailenduz.
Kateak adierazi duenez, “partida gogorra” izan zen; izan ere, Arrillaga denbora osoan aurretik egon bazen ere, Larrartek ez zuen amorerik eman. Pixkanaka joan zen bidaniarra tantoak igotzen, baina, hala ere, ez zen txapela irabazteko nahikoa izan.