Kanoikadaren eztandarekin hasi da Aste Nagusia
Abuztuko bigarren larunbatarekin egin du eztanda aurtengo Aste Nagusiak, eta Artillero jendetsua entzun da udaletxe parean. Bera berako neskak izan dira aurtengo protagonistak.
Abuztuko bigarren larunbatarekin egin du eztanda aurtengo Aste Nagusiak, eta Artillero jendetsua entzun da udaletxe parean. Bera berako neskak izan dira aurtengo protagonistak.
Ordubete lehenago hasi dira betetzen Alderdi Ederreko lorategiak, eta gogoa nabaria zen publikoarengan. Eguraldia lagun, abanikoen laguntzaz, kolorez bete da udaletxe pareko plaza. Kanoikadaren ondoren brindisa egin du Eneko Goia alkateak, eta hitz politak eskaini dizkie eskubaloiko jokalariei: “Oso harro gaude hiri honen ordezkari zaretelako”. Txalo eta barre artean jaso dute neskek alkateak emandako oroigarria. IRUTXULOKO HITZAk argazki galeria osatu du bertan bizitakoarekin.