Pedro Almodovarrentzat Zinemaldiaren Donostia Saria
Pedro Almodovar zuzendari, gidoigile eta ekoizleak Donostia Sari bat jasoko du datorren irailaren 26an, 72. Zinemaldian. Ohorezko golardoarekin, zinemaren munduari egindako ekarpen bikaina aintzatetsi nahi zaio omenduari, eta ekitaldia Kursaalean izango da, zinemagilearen azken film La habitación de al lado / The Room Next Door eman aurretik. Zuzendariaren lehen filma da ingelesez, Tilda Swinton eta Julianne Moore ditu protagonista eta Veneziako zinema-jaialdiaren hurrengo edizioan lehian ariko da Urrezko Lehoia eskuratzeko. Hain zuzen ere, Swintonek emango dio saria oholtza gainean.
Pedro Almodovarrek ibilaldi luzea du zinemagintzan: hamar film labur baino gehiago, horietakobaitzuk oso zabalduak nazioartean, hala nola La voz humana eta Extraña forma de vida , ia hogeita hamar film luzez gainera. Horregatik, 170 sari baino gehiago eta 200 izendapenetik gora jaso ditu. Aintzatespenen artean, nabarmentzekoak dira bi Oscar sari, bi Golden Globe, Europako Zinema Akademiaren zazpi golardo, bost Bafta, lau César, bost Goya eta bi David di Donatello. Cannesen, Berlinalen, Venezian eta Donostia Zinemaldian sariak jaso ditu. Hamaika omenaldi zian ditu ere: MOMAn omendua izan da eta Jean Renoir Sariaz errekonozitu da, David Lean Lecturerako hautatu da eta honoris causa doktore izendatu dute Harvard eta Oxfordeko unibertsitateetan, baita Estatu Batuetako Arte Ederren Urrezko Medaila, Espainiako Arte Ederretako Merituaren Domina, Arteen Asturiasko Printze Saria, Ohorezko Legioaren Zaldun Ordena Nazionala (Frantzia) jaso ere.