Iparrorratz galduaren bila ibili dira pirata txikiak
Jai guztiak iparra galdu gabe ibili dira piratak, baina gaur iparrorratza lapurtu diete. Pirata txikiak izan dira iparrorratzaren piezak bilatzeaz arduratu direnak, jolas eta dantza artean. Pirata Bihurriak eta Eskifaia kofradia ibili dira haurrekin gora eta behera, Parte Zaharrean zehar: Flamenkan hasi dira, San Telmotik pasatu eta Plaza Berrian lortu dute iparrorratza osatzea.
Une horiek guztiak argazkietan bildu ditu IRUTXULOKO HITZAk: