Presoen etxeratzea eskatu du Sarek, Aste Nagusian
Manifestazioa egin dute gaur eguerdian ehunka lagunek euskal presoen alde, bulebarretik abiatuta, Sareren deialdiarekin bat eginez. Azaldu dutenez, presoen etxeratze prozesuan “aurrera” egiten ari dira. Edonola, “falta” dituzten pausoak “handiak” direla uste dute “euskal preso, iheslari eta deportatuen auziari aterabide osoa ematea da eskatzen duguna”.
Sareren ustez, euskal gizartea “aurrerapauso hori emateko prest” dago: “Euskal presoek espetxeetako ateak gainditzeko unea da, iheslari eta deportatuak etxera itzultzeko askatasuna izateko unea da, biolentzia ezberdinen biktimek errekonozimendu osoa izateko unea da”.
Bestalde, ostiralean, Xibaroen kofradiak presoen aldeko brindisa eta enkartelada egin zituen, txarangaren laguntzaz.