108 tona zabor bildu dituzte Aste Nagusian
Udaleko garbiketa zerbitzuek 108 tona zabor bildu dituzte Aste Nagusian, hiriko kaleetan. Carlos García Hiri Mantenimenduko zinegotziak esan duenez, iaz baino lau tona gutxiago jaso dituzte aurten. Egoera hori izanik, hiritarrek “zaborrarekiko kontzientzia handiagoa” dutela azpimarratu du.
Garbiketa zerbitzuak sektoreetan banatuz gero, bide garbiketa zerbitzuek 85 zabor tona jaso dituzte; horiei gehitzen zaizkie hondartzetan jasotako hamazazpiak eta abordatzearen ondorioz jasotako beste seiak. 115 langilek egin dute lan hiriaren garbiketa zerbitzuetan, 50 makina eta garbiketa ibilgailu ingururen laguntza.