Sevillaren etxean hasiko du Liga Realak
Espainiako emakumezkoen futbol ligako egutegiaren zozketa egin dute astelehen goizean, eta Realak dagoeneko badaki zein izango den bere egutegia.
Horrela, irailaren 6an hasiko da txapelketa, eta txuri-urdinak Sevillaren etxean estreinatuko dira, irailaren 7an (20:30). Etxeko lehenengo partida, aldiz, laugarren jardunaldian jokatuko du taldeak, irailaren 29ko asteburuan, Levante Badalonaren aurka. Azken partida, aldiz, etxetik kanpo jokatuko dute, Costa Adeje Teneriferen zelaian, 2025eko maiatzaren 17-18ko asteburuan.
Derbiei dagokienez, etxean jokatuko dute lehena txuri-urdinek, azaroaren 17ko asteburuan, Athleticen aurka. Eibarren etxean izango da bigarrena, abenduaren 8ko asteburuan; Athleticen etxean hirugarrena, otsailaren 16ko asteburuan eta Eibarren aurka azkena, etxean, apirilaren 20ko asteburuan. Egutegi osoa hemen kontsultatu dezakezue.