Errei bakarrera murriztuko dute Irunerantz doan saihesbidea
Irunerantz doan Donostiako sahiesbidea Polloe eta Intxaurrondo arteko errei bakar batera murriztuko dute ostiral eta larunbat honetan, Marrutxipiko loturaren obrak direla eta. Orain arte bi errei egon dira, eta kontrako galtzadako desbideratzea ahalbidetzen zuen plataformaren eskubiko aldetik bideratuta zeuden. Gipuzkoako diputazioak esan duenez, horiek kendu behar dituzte eta errai bakar batera murriztu, margotze lanak egin ahal izateko, besteak beste. Ostiraleko 08:00etatatik larunbateko 24:00etara eragingo du trafikoan, eguraldia mesedegarria bada.
Behin lanak bukatuta, hasierako bi erreiak izango ditu galtzadak eta La Salle Ikastetxe parean dagoen errai berria itxiko dute. Marrutxipiko irteerako adarrak itxita jarraituko du urte amaierara arte, orduan aurreikusten dutelako bere irekiera. Bilborantz doan sahiesbideak ez du eraginik jasango.
Obra hauek 2022ko maiatzean hasi zituzten, 12,8 milioiko aurrekontuarekin. Eremuaren onbideratze, birgaitze eta hornikuntza lanak bukatu dituzte jada, baita zortzi euste horma, bi azoiko pasabide eta errepide gainetik igaroko den oinezkoentzako pasabide bat ere.