Material eta boluntario bila dabil Harrera Sarea
Hiritarron Harrera Sareak modu askotan laguntzen ditu Donostian kalean eta egoera zaurgarrian dauden pertsonak, eta herritarren laguntza eskatu du hori egiten jarraitzeko. Hain zuzen ere, bai materiala eta bai boluntarioak behar dituzte.
Materialari dagokionez, zehazki, mantak, bateria eta kargagailu mugikorrak, zapatilak, motxilak, sukalde mugikorrak eta kanpadendak eskatu dituzte, bereziki. Boluntarioak, aldiz, lan hauetarako behar dituzte: gaztelerazko zein euskarazko klaseak emateko eta mintzapraktikak egiteko, arropa taldea osatzeko, hileko janari poltsak prestatu eta banatzeko, butanoa banatzeko, akonpainamenduak egiteko eta Kaleko Afari Solidarioak herri egitasmoko afariak banatzeko. Interesa dutenak redacogidaciudadana@gmail.com helbidera idatziz jarri daitezke harremanetan sarearekin.