Jonathan Gomezek PAOK talde greziarrean jokatuko du
Ezker hegaleko atzelari Jonathan Gomezek Reala utziko du, klub txuri-urdina eta PAOK klub greziarra akordio batera heldu ostean. Imanol Alguacil entrenatzaileak ez zuen berarekin kontatzen lehenengo taldean jokatzeko, beraz, jokalari estatubatuarrak beste talde bat bilatu behar izan du.
Texaskoa Louisville City taldetik heldu zen 2021ean, bigarren taldean jokatzeko. Pasa den denboraldian, Mirandesen jokatu zuen utzita, baita jokalari garrantzitsua izan ere. Noticias de Gipuzkoa hedabidearen arabera, Greziako taldeak 500.000 euro ordaindu ditu Gomezengatik, eta Realak 85.000 eurorengatik fitxatu zuen duela hiru urte. Halaber, klub donostiarrak etorkizuneko salmenta hipotetiko baten %20a eskuratuko luke.