La Primitiva loteriak 64.536 euroko sari bat eman du Donostian
La Primitiva loteriaren osteguneko zozketak sari bat eman du Donostian, 64.536 eurokoa. Bigarren kategoriako saridunen artean dago, hau da, bost zenbaki eta zenbaki osagarria asmatu dituztenen artean. Txartel sariduna Legazpi kaleko Boulevard Berri loteria establezimenduan saldu zen.