Antiguako pilota txapelketako finalaurrekoak jokatuko dituzte bihar eta etzi
Antiguako pilota txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte bihar (abuztuak 27) eta etzi (abuztuak 28), 18:30ean. Finala, berriz, abuztuaren 31ean izango da, 11:00etan, Antiguako frontoian.
Bihar, Miren Larrarte eta Andrea Capellan, Goiuri Zabaleta eta Itxaso Erasunen aurka arituko dira eguneko lehen partidan. Ondoren, promesen kategorian, Xabier Rekaldek eta Oier Elorzek Xabier Apaolaza eta Ander Arroita izango dituzte aurkari. Azkenik, seniorren artean, Oier Hormaetxe eta Unax Landa Jorge Fernandezen eta Adrian Azpirozen aurka arituko dira. Landak eta Fernandezek bigarren urtez jarraian finalean egoteko borrokatuko dute.
Abuztuaren 28an, asteazkenean, Olatz Arrizabalaga eta Leire Galeano, Mirian Arraiza eta Miriam Arrillaga pilotarien aurka arituko dira. Ondoren, Oihan Etxeberriak eta Julen Sotilek Eñaut Lizeagaren eta Intza Garañoren aurka egingo dute. Finalerdiak amaitzeko, Sergio Gutierrezek eta Aingeru Bernaolak osatutako bikotea Julen Alberdi eta Antton Apezetxea faborito nagusien aurka ariko da.