Aratz Lakuntza donostiarrak bi urrezko domina eskuratu ditu OCRko Munduko Txapelketan
Aratz Lakuntza OCR kirolari donostiarrak balentria egin du Costa Ricako Munduko Txapelketan. Izan ere, urrezko domina bana eskuratu ditu hiru kilometroko eta hamabost kilometroko probetan, bi proba horietako munduko txapeldun bihurtuz, bere adineko kategorian.
Oztopo lasterketa gogorrak egitean datza OCR kirola, non indarra, abilezia, azkartasuna eta bestelako gaitasunak sartzen diren jokoan. Lakuntzak 25 urte ditu, eta duela urtebete hasi zen OCR kirola praktikatzen; urtebete eskasean, beraz, maila bikaina izatera heldu da amaratarra. Hedabide honek elkarrizketa egin zion Lakuntzari ekainean, Munduko Txapelketara joateko atarian.
Jarraian, Munduko Txapelketako zenbait probatan Lakuntzak egindakoa ikus dezakezue, bideoan: