Enaitz Goñik eta Lide Marquetek irabazi dute Irlako Zeharkaldia
25. Irlako Zeharkaldia egin zuten atzo Donostiako badian. Kontxako hondartzatik abiatuta, infantilek 600 metro egin behar izan zituzten igerian, eta helduek, berriz, 3.000 metro.
Infantiletan, Iruñeko Erik Martinez izan zen azkarrena mutiletan (11:43), eta nesketan, aldiz, Elxeko Arantza Caminero (13:50). Helduen mailan, berriz, Astigarrako Enaitz Goñi izan zen helmugara iristen lehenengoa gizonezkoetan (40:55), eta emakumezkoetan, aldiz, Lide Marquet donostiarra (46:36).