Ofiziala da: Mikel Merinok Arsenalen jokatuko du
Jakina zena baieztatu du Realak: Mikel Merino erdilari nafarrak klub txuri-urdina utzi du, Arsenalera joateko. Hainbat hedabidek azken astean zabaldutako informazioaren arabera, 33,5 milioi ordainduko ditu Londresko klubak Realari, eta beste bost milioi ordaintzera ere heldu daiteke, jokalariak helburu jakin batzuk betetzen baditu.
Merino 2018ko udan iritsi zen Realera, Donostiako klubak Borussia Dortmundi hamabi milioi euro ordaindu ostean. Hasieratik, maila ona erakutsi zuen nafarrak, eta Imanol Alguacilen taldeko pieza ezinbestekoa izan da urteotan; Espainiako selekziora saltoa ere eman du, azken Eurokopa irabazita, besteak beste.
“Nafarra gure zelai erdian egonda, une zoragarriak bizi izan ditugu. Inoiz ahaztuko ez dugun zerbait izango da La Cartujan Porturi ipini zion pase zoragarria. Futbolari eta taldekide bezala eredu, Merinok familia txuri-urdin osoaren esker onarekin doa. Asko eman diogu eta berak bere onena eman digu. Orain beste erronka bati egingo dio aurre, eta onena opa diogu. Poztuko gara beragatik. Hau beti izango da zure etxea, Mikel. Eskerrik asko”, nabarmendu du Realak, ohar baten bidez.
💙 “Reala nire 𝗳𝗮𝗺𝗶𝗹𝗶𝗮 izango da betiko. Eskerrik asko eta gero arte”. Onena opa dizugu, Meri. #EskerrikAskoMerino pic.twitter.com/4nLHnsuEWO
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) August 27, 2024
Ready to achieve big things – together ❤️
— Arsenal (@Arsenal) August 27, 2024
Welcome to The Arsenal, Mikel Merino 🇪🇸 pic.twitter.com/WhbHXMaV1p