Ostiralean jokatuko dute Donostia Hiria txapelketako finala
Altuna III-Rezusta eta Laso-Imaz aurrez aurre ariko dira finalean.
Astelehenean abiatu zen Donostia Hiria pilota txapelketa eta dagoeneko, ezagutzen dira ostiraleko finalean (22:00) aurrez aurre egongo diren bikoteak. Jokin Altuna eta Beñat Rezusta astelehen gauean sailkatu ziren finalerako, finalerdian Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta gailendu ostean (22-15). Atzo berriz, Unai Lasok eta Ander Imazek 20-22 garaitu zituzten Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena bigarren finalerdian.
Bart gaueko finalerdia oso lehiatua izan zen eta garaileek esfortzu handiak egin behar izan baitzituzten Artola eta Mariezkurrena gainetik kentzeko. 663 pilotakadetara iritsi ziren, eta 82 minutura iritsi ziren partida, gauerdia igarota. Bi bikoteen maila altuarekin, xehetasun txikiek eman zien garaipena Oiartzuarrari eta Bizkarretarrari.
Hala, Bilboko Aste Nagusiko txapelketaren final antzekoa errepikatuko da ostiral honetan. Orduan, Altuna III.ak ezin izan zuen garaipena lortu Martijarekin, Unai Lasok eta Ander Imazek osatutako bikotearen aurka galdu baitzuten, joan den igandean Bizkaia pilotalekuan finalean.