Ander Cepasek ez du esperotako debuta izan Paralinpiar Jokoetan
Atzo inauguratu ziren Parisko Paralinpiar Jokoak, eta gaur egin du debuta Ander Cepas mahai teniseko jokalari donostiarrak. Tamalez, binakako lehiatik kanpo geratu da final hamaseirenetan Manara eta Massad brasildarren kontra galdu ondoren (3-1).
Cepas ez da gustura geratu egindako lanarekin: “Gauzak ez dira ondo atera, ez dugulako gure maila eman. Hori da pena ematen diguna”. Donostiarrak bakarka ere jokatuko du, eta orduan bere maila ematen ahaleginduko da.