Kontxako Banderako gizonezkoen sailkatze estropada, iruditan
Pozez atera ziren zazpi traineru sailkatze estropadatik, eta ez horren pozik gainontzekoak.Joseba Parron San Sebastian Asteazken arratsaldean jokatu zuten Kontxako Banderako gizonezkoen sailkatze estropada, eta Donostiarrak dagoeneko ezagutzen ditu datozen bi igandeetan aurkari izango dituen zazpi traineruak. Hain zuzen ere, Zierbenak egin zuen denborarik onena, eta atzetik izan zituen Urdaibai, Orio, Cabo, Getaria, Hondarribia eta Kaiku —23 traineru lehiatu ziren, guztira—.
Irudi ederrak eman zituen estropadak, eta jarraian ikus dezakezue Joseba Parron San Sebastian argazkilariak ondutako irudi bilduma:


