Kontxako Banderako lehenengo igandea, iruditan
Jokatu da 2024ko Kontxako Banderako lehenengo jardunaldia, kirol maila apartarekin uretan eta giro paregabearekin lehorrean. Donostiako traineruen artean, espero zen moduan, Donostia Arraun Lagunak izan da onena, denborarik onena egin baitu emakumezkoen estropada. Donostiarraren bi ontziak, bestalde, ohorezko txandan lehiatuko dira hurrengo igandean.
Emakumezkoetan, 10:28.26ko denbora egin du Donostia Arraun Lagunakek, nagusitasun handia erakutsita. Bederatzi segundoko aldea atera dio Orio bigarren sailkatuari, hamabikoa Tolosaldea hirugarrenari eta ia hamalaukoa Donostiarra laugarrenari; kontsolazio txandan, aldiz, Astillero, Chapela, Hibaika eta Kaiku arituko dira hurrengo astean.
Gizonezkoei dagokienez, Urdaibaik argi utzi du indarrak gorde zituela sailkatze estropadan, gaurkoan hamalau segundoko aldea atera baitiete bermeotarrek zierbenarrei; 19:05.48ko denborarekin, azkarrena izan da gaurkoan Urdaibai. Bestalde, Donostiarra izan da hirugarrena, Bermeoko ontzitik hamabost segundora, eta Orio laugarrena (25 segundora). Kontsolazio txandan, aldiz, Hondarribia, Kaiku, Getaria eta Cabo arituko dira.
Jarraian, Joseba Parron San Sebastian argazkilariak lehenengo jardunaldi honetan egindako argazkien bilduma: