Iker Belintxonek eta Katerin Artolak irabazi dute Euskal Jaietako dantza sueltoko txapelketa
Euskal Jaietan murgilduta dago Donostia, eta atzo arratsaldean dantza sueltoko txapelketa egin zuten Plaza Berrian. Aurtengo irabazleak Iker Belintxon (Lezo) eta Katerin Artola (Oiartzun) izan ziren. 400 euroko saria, zapia eta txapela eta trofeo bana eman zizkieten garaileei.
Bigarren postuan, iazko irabazleak sailkatu ziren: Maren Galvez lezoarra eta Gorka Granado sopelarra. 325 euroko saria eta trofeoa eraman zituzten iazko irabazleek. Eta hirugarren postuan, Laura Bastida eta Ekain Uzkudun azpeitiarrak izan ziren, eta 275 euroko saria eta trofeoa eskuratu zituzten.
Gainerako bikoteei dagokienez, horrela geratu zen sailkapena: Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo (4. postua), Ane Jaunarena eta Endika Osa (5. postua), Alaia Amubieta eta Amets Amubieta (6. postua), Jone Arriaran eta German Aranburu (7. postua), Ane Anuariz eta Mikel Esnaola (8. postua), Nora Aizpuru eta Iker Zabala (9. postua), Malen Arrizabalaga eta Enaitz Segurola (10. postua), Elaia Elorza eta June Elorza (11. postua), June Izagirre eta Jare Labaka (12. postua), Mikel Artola eta Manex Elgeta (13. postua) eta Leire Urrestilla eta Iker Urrestilla (14. postua).