Zabaleta-Erasun, Rekalde-Elorz eta Fernandez-Azpiroz Antiguako txapelen garaile
Larunbat goizean jokatu ziren Antiguako 76. Pilota Txapelketaren finalak. Antiguako pilotaleku txikiko harmailak topera bete ziren, azken norgehiagokek ikusmin handia sortu baitzuten pilotazaleen artean. Zabaleta-Erasun, Rekalde-Elorz eta Fernandez-Azpiroz bikoteek irabazi zituzten txapelak, emakumezkoen, promesen eta senior kategoriatan, hurrenez hurren. Kirol ekitaldian, halaber, Mikel Txoperena pilotari profesional ohia eta Jesus Mari Rubio Antiguako Pilotazaleokeko lehendakaria omendu zituzten.
Goizeko lehen partidan Goiuri Zabaleta eta Itxaso Erasun nagusitu ziren emakumezkoen mailan, Olatz Arrizabalaga eta Leire Galeano 22-13 irabazita. Aurrekari bizkaitarrak ez zuen egunik onena izan bere ideiak aurrera eramaterako orduan. Bi bikoteak bete-betean sartu ziren partidan, ekuatorera iritsitakoan bereziki, baina azkenean, Zabaleta eta Erasun gailendu ziren.
Promesen kategorian, berriz, Xabier Rekalde eta Oier Elorz bizkaitarrek 22 eta 21 irabazi zituzten Oihan Etxeberria eta Julen Sotil. Bi bikoteek aukera guztiak aprobetxatu zituzten eta batetik eta bestetik saiatu ziren. Rekaldek ezkerrekoaren erakustaldi handia egin zuen, Elorzek, berriz, bere konstantzia eta bi paretak izan zituen oinarri.
Seniorren kategorian, Jorge Fernandez eta Adrian Azpiroz izan ziren garaile, Julen Alberdi eta Antton Apezetxea 22-15 mendean hartuta. Apezetxeak hasieran huts batzuk egin zituen, baina oso denbora gutxian buru-belarri sartu ziren partidan. Nolanahi ere, Fernandez-Azpiroz aurkariak eraginkorragoan izan ziren, zalantza gutxiagorekin.
Larunbateko irudiak ikus ditzakezue jarraian: (Antiguako Pilotazaleok | Joseba Parron San Sebastian)