Bi ibilgailu berri izango dituzte Donostiako suhiltzaileek
Tokiko Gobernu Batzarrak Donostiako suhiltzaileentzat furgoi ibilgailu bat hainbat tresnaz hornitzeko kontratazioaren espedientea onartu du. Lizitazioaren aurrekontua 365.000 eurokoa da eta gauzatzeko epea hamabi hilabetekoa.
Halaber, udalak landako autobonba arin baten hornidura kontratatzeko espedientea onartu du, 285.000 euroko lizitazio aurrekontuarekin eta hamabi hilabeteko egikaritze epearekin.