Hiriko 25 zuhaiztitan jarduketak egingo dituzte, zuhaitzek eragin ditzaketen arriskuak murrizteko
Donostiako Udalak hiri eremuko zuhaitz arriskutsuetako jarduketen proiektu eguneratuari dagozkion obren kontratazio espedientea onartu du, 611.452 euroko lizitazio aurrekontuarekin eta hamabi hilabeteko egikaritze epearekin.
Proiektu honetan, hiriko 25 kokagunetako (etorbideak, parkeak eta kaleak) zuhaiztietan egin beharreko jarduketa batzuk definitu dira, eta trafikoarentzat, oinezkoentzat eta ondoko eraikinentzat duen arriskua ebaluatu da. Era berean, arriskua arintzeko irtenbideak proposatzen dira: inausketa, ipurditik moztea edo trakzio naturalaren kontrola.
“Lehengo larunbatean, adibidez, zuhaitz batekin istripu bat izan genuen Tolosa hiribidean, denboralea iritsi zenean. Beraz, horrelako kasuei aurre egitea du helburu proiektu honek”, azaldu du Eneko Goia alkateak.