112.490 bisitari izan ditu Aquariumak uztailean eta abuztuan
Uztaila eta abuztua izan ohi dira Aquariumak bisitari gehien biltzen dituen hilabeteak, eta hilabete horietan, 112.490 bisitari izan dituzte aurten. Uztailean, 47.454 pertsona sartu dira bertara, eta abuztuan, berriz, 65.036. 2000. urtetik izan den udarik onena izan dela ziurtatu du Aquariumak.
Bisitarien jatorriari dagokionez, %56 atzerritarrak izan dira, eta frantsesak horien %29, 32.716 bisitarirekin. Ondoren, AEB (bisitarien %5,04), Holanda (%2,29, 2.580 bisitari), Erresuma Batua (%2,19, 2.463 pertsona), eta ondoren, Alemaniatik eta Suitzatik etorritako bisitariak.
“Nabarmentzekoa da uda honetan tokiko bisitarien kopurua nabarmen handitu dela. Euskal Herriko 29.298 lagunek bisitatu dute Aquariuma uztailean eta abuztuan. Estatuan, Madrilgo erkidegotik (%2,94) eta Errioxatik (%1,61) etorritako bisitariak nabarmendu behar dira”, azaldu dute.