Parkineos eta Rebe, Donostikluba festibaleko kartelburuak
Urriaren 11n eta 12an egingo dute Donostikluba festibala, Intxaurrondo Kultur Etxean. Urriaren 11n Giovaaz eta Parkineos arituko dira, eta 12an, aldiz, LaMia Mari eta Rebe. Bi egunetan, kontzertuak iluntzeko 21:00etan hasiko dira.
Jaialdiko sarrerak bihar, irailak 5, 11:30ean jarriko dituzte salgai Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta www.donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.